XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itzarri zenean, almadia geldi-geldi aurkitu zuen, itsas azalean lo, eta ilar landarea zaratarik egin gabe ihes egin nahian.

- Arraioa!- deiadar egin zuen.

Normalena Lurra agerian oihukatzea izan zitekeen, baina une hartan ez zitzaion bururatu.

Eta, egia esan, ez zen lurra, hondarra baizik eta ez zuen agerian, muturren aurrean baizik.

Haruntzago palmondoak eta sastraka handiak zekuskien.

Palmondo eta sastraka hauek ehundaka txori koloretsuz beterik zeuden.

Uharte batetan zegoen Lontxo.

- Inor bizi al da hemen?- oihu egin zuen.

Orduan txori guztiak hegaz aldendu ziren uhartearen barrualderantz.

Untzia hondartu zuen, ilar landarearen adarrez lotu zuen eta geranioa harturik, leku hura aztertzeari ekin zion.

Lontxok ez zekien Atlantiko itsasoaren erdian zegoenik, Azores izeneko uharteetan, hauetako txikienean, hain zuzen ere.

Hauxe bai lorategi polita- pentsatu zuen -.

Gustatuko al litzaizuke hemen gelditzea?- galdetu zion geranioari, (...).